Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005325
Ibilgailu baten edo multzo baten edukiera baimendutako gehieneko masa guztiaren (Ikuskapen Teknikoaren txarteletan ezarritako administrazio-mugak kontuan hartuz zehaztuko da; 40 tona gehienez) eta ibilgailu emaileen taren (kamioi, atoi, erdiatoi eta trakzioburuaren pisua) baturen arteko kendura izango da. Kilogramo edo tonatan adieraziko da, kasuan kasukoa; tonatan emanez gero, bi dezimal jarri behar dira.
Erdiatoi asko erabiltzen dituzten trakzioburuei dagokienez, haien tara zortzi tona izango da gehienez. Garraioan edukiontziak baizik erabiltzen ez badira, tara hiru tona izango da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.