Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005321
Lokalaren azala kalkulatzeko lokalen azaleratzat poligonoaren barruan bildutako guztia hartuko da, metro karratutan eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Tarifak aplikatzeko Jarraibidearen 14.1.F arauko a), b), c) eta h) letretan dagoen definizioa erabiliko da (jarraibide hori apirilaren 30eko 1/1991 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), bai eta Tokiko Zerga-bilketaren Araubidea eraberritu duen martxoaren 26ko 7/2003 Foru Arauko 3. artikuluko e) letran dagoen definizioa ere, hau da:
"Zergaren ordainketarako «lokalen azalera» elementua zehazteko, jarraikoak ez dira konputatuko eta berariaz kenduko dira kargapeko jarduerari loturiko elementuen azaleratik:
Zergaren tarifa kalkulatzeko jarduera egiten den lokalaren azalera (metro karratutan emana) kontuan hartu behar bada berariaz, kuota zehazteko letra honetan xedatutakoa aplikatuko da.
Letra honetan xedatutakoa aplikatuz gehienez ere kargapeko jarduerari loturiko elementuen azalera konputagarriaren %10 ken daiteke."
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.