www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005312

Erakunde taldeen araubide berezia aplikatzen duten erakundeen betebeharrak



  • BEZari buruzko Forua Arauaren 164. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, zerga-zorra ordaintzeari edo konpentsazioa edo itzulketa eskatzeari dagokionez izan ezik.
  • Modu solidarioan egingo dute araubide berezi honetatik eratorritako zerga-zorraren ordainketa.

Zeintzuk dira erakunde nagusiaren betebehar espezifikoak?

Erakunde nagusiak, taldearen ordezkaria den heinean, jarraian adierazitako betebeharrak betetzearen ardura hartu beharko du zerga administrazioaren aurrean, bere betebehar propioak ere bete beharko dituelarik:

1. Zerga administrazioari ondorengo informazioa helaraztea, internet bidez 039 eredua aurkeztuz:

  • Eskatutako errekerimenduak betetzen direla, hartu diren erabakiak eta araubide berezia aplikatzeko erabakia.
  • Araubide berezia aplikatzen duten taldeko erakundeen zerrenda.
  • Taldeko erakundeei eragiten dien aldaketa oro.
  • Araubide bereziari egindako ukapena.
  • Maila aurreratua aukeratu izana.
  • Maila aurreratuari uko egin izana. Gutxienez urtebeterako balioko du ukapen horrek.

2. Erakunde taldearen aldizkako autolikidazio agregatuak aurkeztea; hala denean, zerga zorra sartu behar da edo bidezko konpentsazioa edo itzulketa eskatu. Autolikidazio agregatu horiek taldeko erakundeen bakarkarko autolikidazioen emaitzak barne hartuko dituzte.
Erakunde taldeen araubide berezia aplikatzen duten erakundeen likidazioaldia egutegiko hila izango da, eragiketen bolumena gorabehera.

3. Informazio sistema analitikoa edukitzea; erakunde taldearen araubide bereziaren modalitate aurreratua aukeratu bada, sistemaren oinarriak taldearen barneko eragiketak egitean zuzenean zein zeharka, guztiz edo partzialki, erabilitako ondasun eta zerbitzuen egozketarako zentzuzko irizpideak izan behar dira.

Fakturazio-betebeharrak

Taldearen barneko eragiketen fakturan kontsignatu beharko diren zenbatekoak, modalitate aurreratua aplikatzen dutenak, bi izango dira:

  • BEZari buruzko Foru Arauaren 78. eta 79. artikuluetan bildutako irizpide orokorrei jarraituz kalkulatutako zerga-oinarriaren zenbatekoa
  • BEZari buruzko Foru Arauaren 163.octies.bat artikuluan bildutako erakunde taldeen araubide bereziko arau bereziei jarraituz kalkulatutako zerga-oinarriaren zenbatekoa
    Gainera, faktura horiek serie berezi batean igorri beharko dira.

Erregistroko betebeharrak

Erakunde taldeen araubide bereziaren modalitate aurreratuaren talde barneko eragiketei dagozkien fakturak sartu beharko dira igorritako fakturen erregistro-liburuan, behar bezala bereizita.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Erakunde taldea


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali