www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005310

Erakunde taldearen araubide bereziaren funtzionamendua



Erakunde taldeen araubide bereziaren baitan, zergak ordaintzeko bi modu daude:

A) Modalitate arrunta:

Taldea osatzen duen erakunde bakoitzak bakarka eta modu independentean aplikatu behar du BEZa bere eragiketa guztietan, bakarkako autolikidazioak aurkeztuz (322 eredua). Azken horren likidazio aldia hilerokoa izango da, bere emaitzarekin batera ez du ekarriko ez sarrerarik ez konpentsaziorako edo itzulketarako eskaerarik eta taldearen autolikidazio agregatuan integratuko da (353 eredua).

Taldearen autolikidazio agregatuaren emaitza sartu beharra bada, erakunde nagusiak egin beharko du sarrera. Emaitza itzuli beharra bada, aldiz, erakunde nagusiak eskatu ahalko du itzulketa hori gauzatzeko, betiere ez badira lau urte pasatu itzulketa hori eragin zuten menpeko erakundeen bakarkako autolikidazioak aurkeztu zirenetik. Era berean, erakunde nagusiak eskatu beharko du konpentsazioa, kasua bada.

B) Modalitate aurreratua:

Modalitate aurreratuaren aukerak talde bera osatzen duten erakunde guztiei egingo die erreferentzia eta administrazio kontseiluen edo pareko funtzioa duten organoen erabakiz hartuko da. Erakunde nagusiak aukeraren berri eman beharko dio ZAEAri, 039 ereduaren bidez. Urte natural bateko gutxieneko iraupena izango du eta luzatu egin ahalko da, uko egiten ez bazaio.

Zerga aplikatzen den eremuan (Penintsulan eta Balear Uharteetan), erakunde taldeen araubide berezia aplikatzen duen talde bateko erakundeen artean ondasunak ematearen eta zerbitzuak eskaintzearen zerga-oinarria helburu horietarako zuzenean edo zeharka, bere osotasunean edo zati batean, baliatutako ondasun eta zerbitzuen kostuak osatuko du, ondasun eta zerbitzu horiengatik zerga jasan edo ordaindu behar izan bada. Erabilitako ondasunak inbertsio-ondasunak badira, horien kostua dagozkien kuotak erregularizatzeko epearen barruan ezarri beharko da guztiz.

Taldeko erakundeetako bakoitzak taldeko kide ez diren erakundeekin egiten dituen eragiketetan zergaren arau orokorrei jarraituz jardungo du.

Erakunde taldeen araubide berezia aplikatzen duten talde bereko erakundeen arteko eragiketak jarduketaz aparteko sektorea izango dira eta 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, derrigorrez aplikatu beharko da lain bereziaren erregela. Taldearen barneko eragiketen sektore bereiziari atxikita egongo dira zuzenean edo zeharka, bere osotasunean edo zati batean, eragiketa horiek gauzatzeko erabilitako ondasun eta zerbitzuak, horien zioz zerga jasan edo ordaindu bada. Jasandako kuota horiek guztiz kengarriak dira.

Zeintzuk dira taldearen barneko eragiketak?

Zerga aplikatzen den eremuan ondasunak ematea eta zerbitzuak eskaintzea, berariaz erakunde taldeen araubide bereziaren modalitate aurreratua aukeratu zuten talde bereko erakundeen artean.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Erakunde taldea


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali