www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005308

309 eredua aurkezteko epealdia



309 ereduaren autolikidazioa eta horren ondoriozko sartzea apirileko, uztaileko eta urriko lehenengo hogeita bost egun naturaletan egingo da. Likidazioaren azken epealdiari dagokiona hurrengo urteko urtarrilean aurkeztu beharko da.

Salbuespenak:

  • Garraiogailu berrien Batasunaren barruko eskuraketen ondoriozko autolikidazioak: honelako kasuetan 309 eredua eragiketa egin denetik hilabete pasatu baino lehen aurkeztu behar da, eta nahitaez behin betiko matrikulazioa egin aurretik.
  • Nahitaez egin beharreko prozesu judizialetan eta administrazio prozeduretan eredua adjudikazioaren zenbatekoa ordaintzen denetik hilabete pasatu baino lehen aurkeztu behar da.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali