www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005299

BEZaren araubide orokorraren arloko betebehar formalak



BEZaren araubide orokorra aplikatzen zaien enpresariek eta profesionalek ondorengo betebehar formalak bete behar dituzte, besteak beste:

  • 205/2008 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, liburu bakarra eraman eta gorde behar dute, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-liburua izenekoa. Aurreko liburuak ordezkatzen ditu horrek, BEZaren Araudiari buruzko abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren 62. artikuluan bilduta daudenak.
  • Faktura eta fakturaren kopia eman beharko dituzte, jarduera garatzean gauzatutako eragiketa guztiengatik. Dena den, zenbait kasutan, faktura sinplifikatua eta horren kopia emanda betetzat emango da betebehar hori, fakturazioari buruzko Dekretuan bildutako baldintzetan.
  • Bere hornitzaileen fakturak gorde beharko ditu, jasandako BEZari kenkaria aplikatu ahal izateko.

Informazio gehiago

Lotutako galderak

Faktura egin beharra


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali