www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005293

Kutxa-irizpidearen araubide berezia. Ezaugarriak



Aukerazko araubide berezi honek bezeroei kobratzen dieten momentura arte jasandako BEZaren sorrera eta beraz aitorpena eta sarrera atzeratzea ahalbidetzen die subjektu pasiboei, hornitzaileei ordaindu bitartean egindako eskuraketetan jasandako BEZaren kenkaria ere atzeratuko litzatekeelarik (kutxa bikoitzaren irizpidea).

Honakoak dira irizpidearen araubide berezia aplikatzeko betekizunak:

Betekizun subjektiboak:

Araubide berezi hori aplikatu ahalko dute zergaren subjektu pasiboek, aurreko urte naturalean egindako eragiketen bolumenak ez badu 2.000.000 euroko kopurua gainditzen. Eragiketei araubide berezia aplikatu izan ez balitzaie, BEZa sortu denean egin direla ulertuko da. Horretarako aplikatzea aukeratu beharko dute eta aitorpena aurkeztu beharko dute jardueraren hasieran edo bestela ondoreak izan behar dituen urteko urtarrilean zehar errolda-aitorpena aurkeztu. (Bizkaiko LHko betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretuaren 18.4.c) artikulua). (Estatuan epemuga eragiketak gauzatu aurreko urteko abenduaren 31 da).

Subjektu pasibo batek urte naturalean zehar hartzaile berberari egindako diruzko kobrantzek 100.000 euroko kopurua gainditzen badute, subjektu pasibo horiek kanpoan geldituko dira.

Betekizun objektiboak:

Subjektu pasiboak zerga aplikatzen den lurraldean egindako eragiketa guztiei egingo die erreferentzia araubide bereziak.

Honako hauek albo batera utziko dira:

  • Araubide berezi erraztura, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezira, baliokidetasun-errekarguarenera eta inbertsio-urrearenera atxikitakoak, araubide berezi horiek bide elektronikotik eskainitako zerbitzuei eta erakunde taldeak eskainitakoei aplikatu ahal zaizkielarik.
  • BEZari buruzko Foru Arauaren 21, 22, 23, 24 eta 25. artikuluetan ageri diren ondasun salbuetsien emateak (Batasunaren barneko ondasun esportazioak eta emateak).
  • Batasunaren barneko ondasun-eskuraketak.
  • Eragiketa zergaren subjektu pasiboa den enpresari edo profesionalarentzako egiten den kasuetan, BEZari buruzko Foru Arauaren 84.bat.2., 3. eta 4. artikuluei jarraituz (subjektu pasiboaren inbertsio kasuak).
  • Inportazioak eta inportazioei lotutako eragiketak.
  • BEZari buruzko Forua Arauaren 9.1,. eta 12. artikuluetan adierazitakoak (ondasunen eta zerbitzuen autokontsumoak).

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Kutxa-irizpidea


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali