Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005288
Araubide berezi hau aplikatzen zaien eragiketengatik BEZa jasan behar da, fakturan jasandako kuota aparte kontsignatu behar ez bada ere, prezioan sartunda dagoela ulertzen delako eta beraz, bezeroak ezingo du kenkaria aplikatu.
Ez da kengarria izango bidaia egiteko gauzatutako ondasun eta zerbitzuen eskuraketei dagokienean eta horiek zuzenean bidaiariaren onurarako direnean.
Jasandako gainerako BEZa kengarria da.
Zerga-oinarria bidai agentziaren marjina gordina izango da.
Bezeroari kargatutako kopuru osoaren (BEZ gabe) eta ondasun emateengatik eta zerbitzu eskaintzengatik ordaindutako zenbateko efektiboaren (zergak barne) arteko aldea da marjina gordina. Beste enpresari edo profesional batzuek gauzatutako ondasun emateak edo zerbitzu eskaintzak lirateke azken horiek, agentziak bidaia gauzatzeko erosten dituenak eta zuzenean bidaiariaren onurarako direnak.
Zenbaketan ez dira kontuan hartzen:
Zerga-oinarria= Bidaiaren prezioa (BEZ gabe) – Ondasunen eta zerbitzuen eskuraketak bezeroaren onurarako (zergak barne).
2015eko urtarrilaren 1az geroztik, zerga-oinarria eragiketaz eragiketa zehaztuko da.
Eragiketa bakoitzean zergaren araubide orokorra aplikatzea aukeratu ahalko da, zerbitzuaren hartzailea kenkaria aplikatzeko edo BEZa bueltan jasotzeko eskubidea duen enpresari edo profesionala baldin bada.
Aukera hori idatziz jakinarazi beharko zaio hartzaileari, zerbitzuak eskaini aurretik edo eskaintzeko momentuan. Hala ere, gauzatutzat joko da ematen den fakturan ez denean "bidaia-agentzien araubide berezia" aipamena agertzen.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.