www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005285

Nori eta zein zerbitzuri aplikatzen zaie Bidaia-agentzien araubide berezia?



Bidaia-agentziei, zirkuitu turistikoen antolatzaileei eta oro har, edozein enpresari edo profesionali aplikatzen zaie araubide hau, ondorengo baldintzak betetzen dituztenean:

  • Beren izenean jardutea bidaiariei dagokienez.
  • Bidaian zehar beste enpresari edo profesional batzuek emandako ondasunak edo eskainitako zerbitzuak erabiltzea.

Ez da araubidea aplikatuko garraiobide edo ostalaritzako baliabide propioak erabiltzen direnean. Bidaiak baliabide propioak eta besterenak erabiliz egiten badira, besteren baliabideekin eskainitako zerbitzuei bakarrik aplikatuko zaie araubide berezia.

2015eko urtarrilaren 1az geroztik, araubide hori handizkariek antolatutako bidaiak saltzen dituzten txikizkako agentziei aplikatu ahal zaie.

Zein zerbitzuri aplikatzen zaie bidaia-agentzien araubide berezia?

Bidaiatzat hartuko dira ostalaritza eta garraioko zerbitzu konbinatuak edo bananduak eta, hala denean, izaera osagarriko beste batzuk.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Bidaia-agentziak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali