www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005281

Zer da “inbertsio-urrea”?



995 milesima edo gehiago dituzten eta BEZari buruzko Foru Arauaren eranskineko bederatzigarren atalean xedatutakora egokitzen den pisua duten urre hutsezko lingoteak edo xaflak.

Baldintza hauek betetzen dituzten urrezko txanponak:

  • 900 milesima edo gehiagoko urre hutsez eginak izatea.
  • 1800. urtetik aurrera eginak izatea.
  • Beren jatorrizko herrialdean legezko erabiltzen diren edo erabili izan diren txanponak izatea.
  • Daukaten urreak merkatuan duen balioaren % 80 gainditzen ez duen prezio batean merkaturatzea.

Baldintza horiek betetzen direla ulertzen da eta beraz, inbertsio-urretzat jotzen dira urte bakoitzeko abenduaren 1aren aurretik “Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean” argitaratzen den zerrendan ageri diren urrezko txanponak. Zerrenda horrek hurrengo urteetarako ere balioko du, argitaratutakoak aldatzen ez badira.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali