www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005280

Fakturazio betebeharrak



Subjektu pasibo birsaltzaileek araubide bereziaren menpeko emateengatik luzatzen dituzten fakturetan:

  • Ezingo dute jasandako BEZaren kuota aparte kontsignatu eta eragiketaren guztizko prezioan sartuta dagoela ulertuko da.
  • Araubide berezia aplikatu dela adierazi beharko dute.
  • Beste estatu kide batzuetara bideratutako ondasun emateengatik, aipatutako eragiketengatiko zergak BEZari buruzko Zuzentarauaren 312tik 315era bitarteko artikuluetan bildutako araubide berezia errespetatuz ordaindu direla agertu beharko da fakturan.

Enpresariak edo profesionalak ez direnei egindako erosketetan, eskualdaitzaileak sinatu beharko duen salerosketa-agiri bat igorri beharko du birsaltzaileak.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali