www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005278

Nori eta zein ondasuni aplikatzen zaio?



Ondasun erabilien, arte-objektuen, antzinako objektuen eta bilduma-objektuen araubide berezian, birsaltzailea izango da ondasun erabiliak, arte-objektuak, antzinako objektuak eta bilduma-objektuak eskuarki ematen dituena, birsaltzeko. Birsaltzaile iritziko zaio, orobat, ondasunen enkante publikoan salmenta-antolatzaileari, salmenta-komisiozko kontratu baten indarrez bere izenean diharduenean.

Ondorengo ondasunei aplikatzen zaie:

Ondasun erabiliak:

Hirugarren batek erabilitako ondasun higigarriak, berriro erabili eta eskuratu daitezkeenak, birsaltzeko.

Ez dira ondasun erabilitzat joko subjektu pasibo birsaltzaileak berak edo bere kabuz erabilitako, berritutako edo eraldatutakoak, ezta berreskurapen materialak, ontziak, bilgarriak, urrea, platinoa eta harribitxiak ere.

Arte-objektuak:

Koadroak, margolanak, marrazkiak, grabatuak, irudiak, litografiak, eskulturak, estatuak, eskulturen hustea, tapizak, ehunak, muralak, zeramika, kobrearen gainean emandako esmalteak, argazkiak (BEZari buruzko FAren 136. artikuluan bildutako baldintza batzuk bete behar dituzte).

Antzinako objektuak:

100 urtetik gora dituzten eta arte- edo bilduma-objektuak ez diren ondasun higigarriak.

Bilduma-objektuak:

Filateliko artikuluak eta bildumak eta zoologia, botanika, mineralogia edo anatomiako bildumetarako espezimenak, edo interes historiko, arkeologiko, paleontologiko, etnografiko edo numismatikoa dutenak.

Araubide berezi hau ez zaio inoiz inbertsio-urreari aplikatuko.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali