www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005271
Baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia ezarpena
Ondorengo jarduerei aplikatzen zaie baliokidetasun-errekargua:
- Enpresariek ondasun higigarriak edo abereak ematea txikizkako merkatariei. Txikizkako merkatarien hornitzaileek baliokidetasun-errekarguak jasanaraziko dizkiete, BEZaz gain. Fakturan aparte joango da eta oinarri berari aplikatuko zaio.
Hornitzaileak BEZarekin batera eta arau berdinak errespetatuz likidatu eta sartu beharko du baliokidetasun-errekargua.
Behar bezala aplika dadin, txikizkako merkatariek beren hornitzaileei edo aduanari adierazi behar diote araubide horri atxikita dauden edo ez.
Hornitzaileren batek ez badu baliokidetasun-errekargua jasaten, aplikatu behar denean, txikizkako merkatariak bere zerga-egoitzari dagokion Ogasunari jakinarazi behar dio, arau-hausterik gertatu ez dadin.
- Baliokidetasun-errekarguaren araubidera atxikitako txikizkako merkatariak erkidego barruko eskuraketak, inportazioak eta ondasunen eskuraketak egiten dituenean eta kasu horietan txikizkako merkataria inbertsioagatiko subjektu pasiboa denean, zerga eta errekargua likidatu eta ordaindu beharko ditu.
Baliokidetasun-errekargua ez da aplikatuko ondorengo kasuetan:
- Araubide berezira atxikita ez daudela egiaztatzen duten merkatariei egindako emateak.
- Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezira atxikita dauden subjektu pasiboentzako emateak.
- Eskuratzaileak merkaturatu nahi ez dituen emateak, Batasunaren barruko eskuraketak eta ondasunen inportazioak.
- Emateak, Batasunaren barruko eskuraketak eta araubide berezia aplikatzetik salbuetsitako artikuluen inportazioak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli