Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005269
Eredu hau, zerga egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izan, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide bereziari helduta egon eta beste estatu kide baterako esportazio edo bidalketa edo garraioaren gai diren ondasun-emateak eta zergaren aplikazio-lurraldetik kanpo ezarrita dauden hartzaileei egindako araubide berezipeko zerbitzugintzak egin dituzten subjektu pasiboek aurkeztuko dute Foru Ogasunean.
Epealdia egutegiko hiruhilabetearekin bat etorriko da, eta lehen, bigarren edo hirugarrena adierazi beharko da, autolikidazioaren hiruhilekoaren arabera.
Aurkezteko epea, April, uztail eta urriko hilabeteetako egutegiko lehenengo hogeita bost egunen barruan.
(BEZari buruzko Foru Arauaren 131.1 art.).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.