www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005267

Betekizun formalak NAAren araubide berezian



Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide erraztura atxikitako enpresariek ondorengo betebehar formalak bete behar dituzte:

  • 205/2008 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, liburu bakarra eraman eta gorde behar dute, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-liburua izenekoa. Aurreko liburuak ordezkatzen ditu horrek, BEZaren Araudiari buruzko abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren 62. artikuluan bilduta daudenak.
  • Ez dute faktura derrigorrez igorri beharko NAAren araubide berezira atxikitako jardueren garapenean gauzatutako eragiketengatik, ibilgetuen ematearen kasuan izan ezik.
  • Konpentsazioa ordaindu dela erakusten duten agirien kopia gorde beharko dute, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean ezarritako epean zehar. Eragiketaren hartzaileak igorri beharko ditu ordainagiri horiek eta ustiapenaren tituludunak sinatu beharko ditu.

Betekizun formala: ordainagiria

Konpentsazio hori kobratzeko, hartzaileak ordainagiria eman beharko du, NAAren araubide berezira atxikitako subjektu pasiboak sinatu beharrekoa. Kopia bat eman beharko dio azken horri. Honako datuak agertu beharko dira ordainagirian:

  1. Seriea eta zenbakia: zenbakiak hurrenkeran jarri behar dira.
  2. IFZ eta egoitza.
  3. Emandako ondasunen edo eskainitako zerbitzuen deskribapena, eta eragiketen tokiak eta egunak.
  4. Ondasunen edo zerbitzuen prezioa.
  5. Aplikatutako konpentsazioaren ehunekoa.
  6. Konpentsazioaren zenbatekoa.
  7. Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza edo arrantza ustiapenaren titularraren sinadura.

Betekizun horiekin, konpentsazioa ordaindu duen enpresariak, kenkariak aplikatzeko gainerako baldintza komunak betetzen badira, bere aitorpen-likidazioan kendu ahalko du.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali