www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005266

Noiz ordaindu behar dute zerga?



Zerga-egoitza Bizkaian duten subjektu pasiboek bertan bakarrik ordainduko dute zerga, kasu honetan izan ezik: aurreko urtean egindako eragiketen guztirako bolumena 10 milioi eurotik gorakoa izan bada (12 milioi 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera). Honelako kasuetan Ekonomia Itunean arautzen dena aplikatzen da.

Zergaduna pertsona fisikoa bada, zerga-egoitza ohiko etxebizitza da (ohiko etxebizitza zein den zehazteko PFEZaren arauak aplikatzen dira).

Pertsona juridikoen zerga-egoitza sozietatearen egoitza da, baldin eta bertan zentralizatuta badaude administrazio-kudeaketa eta negozioen zuzendaritza.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali