saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005265

Zergaren funtzionamendu orokorra

Oro har, zerga aplikatzeko, enpresaburuek eta profesionalek:

  • Salmenten edo zerbitzugintzen BEZaren kuotak jasanarazi behar dizkiete eskuratzaileei edo hartzaileei, eta Ogasunean sartu behar dituzte.
  • Egiten dituzten eskuraketen kuotak jasaten dituzte; kopuru horiek aldizkako autolikidazioetan kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen diete.
  • Bezeroei jasanarazitako BEZa aitortzen dute aldizkako autolikidazioetan; likidazio horietan euren hornitzaileei egindako erosketetan eta eskuraketetan jasan duten BEZa kendu behar dute jasanarazitakotik, eta kenketaren emaitza positiboa edo negatiboa izan daiteke.

Emaitza positiboa bada, kopurua sartu behar dute Ogasunean; aldiz, negatiboa bada, hurrengo autolikidazioetan konpentsatzen dute, oro har.

Ekitaldi amaierako aitorpenean emaitza negatiboa bada, aukera bi dauzkate: dirua itzultzeko eskatu edo saldo negatiboa hurrengo ekitaldietan konpentsatzeko utzi.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali