saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005258

Zergadun batek Bizkaian ordaintzen du zerga, araubide orokorrean. Ekainaren 12an zerga-egoitza Kantabriara (lurralde erkidea) aldatu du.

Urtean zehar subjektu pasibo batek bere zerga-egoitza aldatzen badu, aldatu arte lehengo administrazioari ordaindu behar dio zerga eta gero egoitza berria dagoen administrazioari.

Adibidea:
Zergadun batek Bizkaian ordaintzen du zerga, araubide orokorrean. Ekainaren 12an zerga-egoitza Kantabriara (lurralde erkidea) aldatu du.

Eredu hauek aurkeztu behar ditu:

  • Lehen hiruhilekoan 303 eredua aurkeztu behar dio Bizkaiko Foru Ogasunari.
  • Bigarren hiruhilekoan (aldaketa gertatu den zergaldia) bi 303 eredu aurkeztu behar ditu: bata, ekainaren 1etik 12ra arteko aldikoa, Bizkaian; bestea, hiruhilekoko gainerako aldiari dagokiona, Zerga Agentziari.
  • Hirugarren hiruhilekoan 303 eredua aurkeztu behar dio Zerga Agentziari (Kantabriako Ordezkaritza) eta urteko laburpena, 390 eredua, bi administrazioei, Bizkaikoari egoitza aldatu duen arteko aldikoa eta Estatukoari gainerako aldiari dagokiona.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali