www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005255

Betebehar formalak BEZaren araubide berezi erraztuan



BEZaren araubide erraztura atxikitako enpresariek ondorengo betebehar formalak bete behar dituzte:

  • 205/2008 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, liburu bakarra eraman eta gorde behar dute, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-liburua izenekoa. Aurreko liburuak ordezkatzen ditu horrek, BEZaren Araudiari buruzko abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren 62. artikuluan bilduta daudenak.
  • Gainera, aplikatutako indize edo moduluen frogagiriak gorde beharko dituzte.
  • PFEZaren ondoreetarako, faktura eta fakturaren kopia eman beharko dituzte beren jarduera garatu ahala gauzatutako eragiketengatik, fakturaziorako araudian aurreikusitako baldintzetan, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erraztura atxikita egon zein ez.

Informazio gehiago

Lotutako galderak

Faktura egin beharra


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali