Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005252
Hornitzaileek dute BEZaz gain baliokidetasun-errekargua ere sartzeko betebeharra. Horretarako, egoki den BEZa eta baliokidetasun-errekargua jasanarazten dizkiote txikizkako merkatariari, fakturan, bereizita eta ondorengo tasekin:
Txikizkako merkatariak, bere merkataritzako eragiketetan eta beren-beregi jarduera horretan erabilitako ondasunen edo eskubideen eskualdaketetan BEZa jakinarazi behar dio bere bezeroei, baina ez emendatzea. Dena den, ez da emendatutako kuota horiek autolikidazio batean kontsignatzera edota zerga sartzera behartuta egongo. Era berean, ezin du jarduera horietan jasandako BEZa kendu.
Horrenbestez, txikizkako merkatariak ez du zertan sarrerarik egin behar jarduerarengatik, baina bai Batasunaren barruko eskuraketengatik, inbertsioagatiko eta karu batzuetan higiezinen eskualdaketagatiko subjektu pasiboa denean.
Jarduera horretara atxikitako ondasun higiezinak saltzen badira eta zergaren baldintzetan eragiketa bigarren eskualdaketa modura hartzen bada, baliteke salbuespena ukatu ahal izatea eta beraz, eragiketa horretan sortutako BEZa jasan, likidatu eta sartu behar izatea.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.