www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005251

Nortzuk dira txikizkako merkatariak baliokidetasun-errekarguaren ondoreetarako?



Eskuarki ondasun higigarriak edo abereak fabrikazio, elaborazio edo manufaktura prozesuetatik pasatu gabe saltzen dituztenak dira txikizkako merkatariak, betiere aurreko urtean zehar kontsumitzaileei egindako salmentek egindako salmenten guztizkoaren % 80 gainditzen badute.

Urte horretan jarduerarik egon ez bazen eta EJZn txikizkakoa bada, ez da beharrezkoa salmenten portzentajearen baldintza betetzea.

Baldintza horiek betetzen ez baditu, araubide orokorra aplikatuko zaio. Hala ere, badaude zergak araubide erraztuan ordain ditzaketen xehekako merkataritzako jarduera batzuk.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali