www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005250
Nori aplikatzen zaio baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia?
Txikizkako merkatariei, pertsona fisiko edo sozietate zibilei, jaraunspen banatu gabeei edo ondasun erkidegoei, beren kide, erkide edo partaide guztiak pertsona fisikoak badira, baina ez ondorengo produktuak merkaturatzen badituzte:
- Errepidetik ibiltzeko motordun ibilgailuak eta beren atoiak.
- Ontzi txiki eta handiak.
- Hegazkin handiak, hegazkin arinak, planeagailuak eta bestelako aireontziak.
- Aurreko zenbakietan adierazitako garraiobideen osagarriak eta ordezkaiak.
- Bitxiak, harribitxiak, perla natural edo landuak, guztiz edo zati batean urrez edo platinoz egindako objektuak. Harribitxiak, perla naturalak edo aipatutako metalak dituzten fantasiazko bitxiak, metal horiez estalita zein txapatuta egon, urrearen edo platinoaren lodiera 35 mikratik beherakoa ez bada.
- Luxuzko larruz egindako janzkiak edo apaingarriak. Zenbaki honetan adierazitakotik salbuetsita egongo lirateke poltsak, diru-zorroak eta antzeko objektuak eta ehunkiekin edo soberakinekin (buruak, hankak, buztanak, adabakiak, etab.) edo larru arruntekin edo imitaziozkoekin bakarrik egindako janzkiak.
- BEZari buruzko Foru Arauaren 136. artikuluan zehaztuta datozen jatorrizko artelanak, antzinako objektuak eta bildumako objektuak.
- Subjektu pasibo eskualdatzaileak edo hirugarren batzuek eskualdatu aurretik erabili izandako ondasunak.
- Hegazti hazkuntzarako eta erlezaintzarako gailuak eta osagarriak.
- Petrolio-produktuak, horien fabrikazioa, inportazioa edo salmenta Zerga Bereziei atxikita badaude.
- Erabilera industrialerako makinak.
- Eraikinak edo urbanizazioak eraikitzeko materialak eta artikuluak.
- Mineralak, ikatza izan ezik.
- Burdinak, altzairuak eta bestelako metalak eta beren nahasturak, manufakturatu gabeak.
- BEZari buruzko Foru Arauaren 140. artikuluan zehaztutako inbertsio-urrea.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli