Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005248
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezian ez dago ustiapenetan lortutako produktu naturalen salmentagatik BEZa jasateko, likidatzeko edo sartzeko betebeharrik, ezta jarduera horretan erabilitako inbertsiorako ondasunen entregengatik ere, ibilgetuak ez badira.
Ez dira jardueran baliatutako ondasun edo zerbitzuen eskuraketetan jasandako edo asetako BEZaren kuotak kentzen.
Beren eskuraketetan jasandako BEZaren kuotak kendu ezin direnez, goren mugako konpentsazioa jasaten dute produktu naturalak nekazaritzaren araubidera atxikita ez dauden eta beren-beregi salbuetsita dauden barneko eragiketak egiten ez dituzten beste enpresari batzuei ematean. Konpentsazio hori kengarria da ordaintzen duen enpresariarentzat.
Nekazaritzako edo basozaintzako ustiapenetan eta horien zerbitzu osagarrietan lortutako produktuen salmenta-prezioari %12 aplikatzetik eratorritako kopuruaren parekoa litzateke konpentsazio hori. Konpentsazioa %10,5ekoa izango da abeltzaintza edo arrantzako ustiapenetan lortutako produktuak ematean eta zerbitzu osagarriak eskaintzean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.