www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005247
Nori aplikatzen zaio nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia?
Nekazaritza, abeltzaintza, basozaintza edo arrantzako ustiapenen tituludunei, ez badiote uko egin edo kanpoan geratzen ez badira.
Hauek dira uko egiteko bideak:
- Beren-beregi, hasierako errolda-aitorpenaren 036 edo 037 eredua aurkeztuz, edo ondoreak izan behar dituen urte naturala hasi aurreko abenduan.
- Ezer esan gabe, urte naturaleko lehenengo hiruhilekoko aitorpen-likidazioa edo hasiera bada hasi osteko lehenengo aitorpen-likidazioa epe barruan aurkezten denean, 303 ereduan araubide orokorra aplikatuz.
Ukapenaren ondoreek hiru urte irauten dute eta ezer esaten ez bada, hurrengo urteetarako ere luzatu dela ulertuko da, ondoreak izan behar dituen urte naturala hasi aurreko abenduan baliogabetzen ez bada.
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubideari uko egiteak BEZaren araubide erraztutik kanpo geratzea dakar.
Ondorengoak egongo lirateke araubide horretatik kanpo:
- Merkataritzako sozietateak.
- Kooperatiba sozietateak eta transformakuntzarako nekazaritza-sozietateak.
- Araubide berezi hori aplikatu ahal zaien jardueretan aurreko urtean 250.000 eurotik gorako eragiketak egin dituzten subjektu pasiboak, baldin eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko arauetan beste kopururen bat ezartzen ez bada aurreko lerroaldean aipatutako jardueren etekinak zehazteko zenbatespen objektiboko metodoa aplikatzearen ondorioetarako; hala izanez gero, azken kopuru horri eutsiko zaio.
- Aurreko urtean guztira 150.000 eurotik gorako eragiketak gainditzen dituzten subjektu pasiboak, aurreko paragrafoan aipatutakoak ez direnak. 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, muga 250.000 eurora jaitsiko da.
- Araubide erraztuaren aplikazioari uko egin dioten enpresariak edo profesionalak.
- Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduta, subjektu pasiboaren enpresa-jardueretarako edo jarduera profesionaletarako ondasun eta zerbitzuak erosteagatik edo inportatzeagatik, ibilgetuen elementuei buruzkoak kanpo, aurreko urtean urteko 150.000 euro gainditu dituzten subjektu pasiboak. 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, muga 250.000 eurora jaitsiko da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli