www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005244
Sartu edo itzuli beharreko kuoten zenbatekoa zehaztea
Ekitaldi bakoitzaren amaieran zehazten da araubide erraztuan Balio Erantsiaren gaineko Zergaren likidazioak izandako emaitza. Hala ere, enpresariak edo profesionalak konturako sarrera egin beharko du hiru hilean behin.
Urteroko kuota
Oro har, araubide berezi erraztura atxikitako jarduera bakoitza gauzatzeagatik aplikatu beharreko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren likidazioa "eragiketa arruntetatik sortutako kuoten" eta "eragiketa arruntek jasandako edo asetako kuoten" (jarduera horiekin erlazionatutakoak) arteko aldeak baldintzatuko du. Ekitaldi horretarako indizeak eta moduluak onesten dituen Foru Aginduak jarduera bakoitzerako zehaztutako gutxieneko kuota izango da sartu beharrekoa.
Eragiketa arrunten zioz sortutako kuota
- Oro har: Eragiketa arrunten zioz sortutako kuota jarduera bakoitzeko ezarritako moduluen zenbatekoen batura izango da. Moduluen zenbatekoa kalkulatzeko, berriz, bakoitzari esleituriko kopurua urtean zehar jardueran erabili edo instalatutako unitateen batezbesteko kopuruaz biderkatuko da.
- Nekazaritza, abeltzaintza eta basozaintzako jardueren kasuan: Jarduera batzuetan gai naturalak edo lan, zerbitzu eta jarduera erantsiak ematen dira, bada, jarduera horietan eragiketa arrunten zioz sortutako kuota laborantza edo ustiapen bakoitzaren sarrera guztiak "eragiketa arrunten zioz sortutako kuotaren indizea"z biderkatuz lortuko da; sarrera horietan ez dira zenbatuko ez diru-laguntza arruntak edo kapitalekoak ez kalte-ordainak.
- Beste jarduera batzuetan gai naturalak eraldatu, gertatu edo lantzeko jartzen dira, bada, jarduera horietan, eragiketa arrunten zioz sortutako kuota honelaxe lortuko da: prozesuan erabilitako izadiko ekoizkinen balioa, merkatuko prezioan, biderkatuko da, berari dagokion "eragiketa arrunten zioz sortutako kuotaren indizea"z eta emaitza hori izango da.
Eragiketa arruntek jasaten dituzten kuotak.
Ondorengoak kendu ahalko dira eragiketa arrunten zioz sortutako kuotaren zenbatekotik:
- Aktibo finkoetatik desberdinak diren eta jarduera garatzera bideratutakoak diren ondasun eta zerbitzuak eskuratu edo inportatzeagatik jasandako edo asetako kuotak. Kasu honetan ibilgetuko elementuak hartuko lirateke aktibo finko modura.
- Nekazaritzako konpentsazioak, subjektu pasiboek nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezira atxikitako enpresariengandik ondasunak edo zerbitzuak eskuratzeagatik ordaindutakoak.
- Jasandako kuota gisa, eragiketa arrunten zioz sortutako kuotaren zenbatekoaren %1 kendu ahal izango da, eragiketa horien mota berberarengatik eta frogagaitzak izateagatik.
Araubide erraztuaren ondoriozko kuota
Araubide erraztuaren kuota ondoko kopuruetarik handiena izango da:
- Eragiketa arrunten ondorioz sortutako kuotari eragiketa arrunten zioz jasandako kuotak kentzetik sortutakoa.
- Ekitaldi baterako indizeak eta moduluak onesten dituen urte bereko Foru Aginduan jarduera bakoitzerako ezarritako ehunekoa eragiketa arrunten zioz sortutako kuotari aplikatzetik sortutako gutxieneko kuota (Espainiatik kanpo jasandako eta ekitaldian itzulitako BEZaren kuoten zenbatekoaz gehituta). Nekazaritza, abeltzaintza eta basozaintzako jardueren kasuan ez dago gutxieneko kuotarik.
Araubide erraztuaren emaitza.
Araubide erraztutik eratorritako kuota gehitu egin beharko da ondorengo eragiketen zioz sortutako kuoten zenbatekoan:
- Batasunaren barneko zerbitzu-jasotzeak.
- Subjektu pasiboaren inbertsioa duten eragiketak (BEZari buruzko 7/94 Foru Arauaren 2. zenbakiko 1. ataleko 84. artikulua).
- Aktibo finko materialen emateak eta aktibo finko immaterialen eskualdaketak.
Ondorengoa kenduko da lortutako emaitza berritik:
Aurreko bi letretan ezarritakoa aplikatzearen emaitzako kopurutik aktibo finkoak eskuratu edo inportatzeko jasandako edo ordaindutako kuoten zenbatekoa. Aktibo finkotzat hartuko dira ibilgetuko elementuak eta, bereziki, erosteko aukerako finantza-errentamenduko kontratua dela bide baliatzen direnak, aukera loteslea izan zein ez. Dena den, subjektu pasiboak kuota horiek likidatu edo kendu ahalko ditu hiru hilean behingo aitorpen-likidazioetan.
Hiru hilean behingo kuotak
Urte natural bakoitzeko lehenengo hiruhilabetekoei dagozkien aitorpen-likidazioetan, subjektu pasiboak araubide erraztutik eratorritako kuotaren parte baten konturako sarrera egin beharko du apirileko, uztaileko eta urriko lehenengo hogeitabost egun naturaletan zehar (310 ereduak) eta hori Bizkaiko Foru Ogasunak argitaratutako indize/ehunekoak aplikatuz kuantifikatu beharko da.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli