www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005243

Nori aplikatzen zaio BEZaren araubide erraztua?



Ondorengo baldintzak betetzen dituztenei aplikatzen zaie araubide erraztua:

  • PFEZn errentak emateko erregimenean dauden pertsona fisikoak edo erakundeak izatea. Erakundeak badira, bazkide, oinordeko, erkide edo parte-hartzaile guztiek pertsona fisikoak izan behar dute.
  • Haien jarduera bakoitza Bizkaiko Ogasun eta Finantzako foru diputatuak emandako Foru Aginduan bilduta egotea (Foru Agindu horren bidez onetsi ziren Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuaren indizeak eta moduluak) eta bertan jarduera bakoitzerako ezarrita dauden mugak ez gainditzea. Urtero argitaratuko da Foru Agindu hori.
  • Aurreko urteko sarreren kopurua honako zenbateko hauek baino handiagoa ez izatea:
    1. 150.000 euro jarduera ekonomiko guztietarako. 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, muga 250.000 eurora ezartzen da, nekazaritzako, basozaintzako eta abeltzaintzako jarduerak kanpoan geratuko diren arren.
    2. 250.000 euro nekazaritzako, basozaintzako eta abeltzaintzako jardueretarako.

      Aurre-aurreko urtean zehar jardueraren bati ekin bazaio, jarduera horretako sarreren kopurua urte osorako hartuko da.

  • Aurreko ekitaldiko ondasunen eta zerbitzuen eskuraketen eta inportazioen bolumena, ibilgetuen eskuraketak kontatu gabe, ez izatea urtean 150.000 eurotik gorakoa (BEZ gabe). 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, muga 250.000 eurora ezartzen da.
  • Jarduera hasita egonez gero, erosketen bolumena urtekoratu egingo da. Azpikontratatutako obra edo zerbitzuen zenbatekoa, berriz, kontuan hartuko da muga hori kalkulatzeko.
  • Beren-beregi edo ezer esan gabe araubide hori aplikatzeari uko egin ez izana.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali