www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005242

Nori aplikatzen zaio BEZaren araubide orokorra eta zertan datza?



Araubide bereziak aplikatu ezin direnean, araubide erraztuari uko egiten zaionean edo horretatik edo nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzarako araubide berezitik kanpo geratzen denean aplika daiteke araubide orokorra.

Eragiketa bakoitzaren zenbatekoari dagokion BEZa eta eragiketa egiten den momentuan indarrean dagoen tasa aplikagarria jasan beharko dute bezeroek.

Ondasunen eta zerbitzuen hornitzaileek ere egoki den BEZa jasan beharko dute. Sortutako BEZaren (hots, bezeroei aplikatutako BEZaren) eta jasan den BEZ kengarriaren (hornitzaileek jasandakoaren) arteko aldea kalkulatu eta sartu beharko da.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali