www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005172

Faktura osoa: edukia



Fakturek eta fakturen kopiek ondoren aipatuko diren datuak eduki behar dituzte eta ondoko baldintzak bete behar dituzte beti (horiez gainera baliteke beste datu eta baldintza batzuk ere beharrezkoak izatea beste ondorio batzuetarako, eta beste aipamen batzuk sartu behar izatea):

  1. Zenbakia eta, behar denean, seriea. Serie bakoitzeko fakturen zenbakiak korrelatiboak izan behar dira.
    Faktura hauek serieka bereizita egin behar dira nahitaez:
    • Eragiketen hartzaileek edo hirugarrenek egiten dituztenak. Horietako bakoitzak bere seriea eduki behar du.
    • Faktura zuzentzaileak.
    • Nahitaezko betearazpeneko prozedura administratibo eta judizialetan enpresaburu edo profesional diren adjudikaziodunek egiten dituztenak. Talde barruko eragiketetan (BEZFA, 163.sexies.bost).
    • Zilarra, platinoa…, sakelako telefonoak, bideo-jokoen kontsolak, ordenagailu eramangarriak edo tableta digitalak ematen direnean, subjektu pasiboaren inbertsioa gertatzen bada (BERRIKUNTZA 2015ean).
  2. Noiz egin den (data).
  3. Faktura luzatu behar duenaren eta eragiketaren hartzailearen izen-deiturak (sozietatea izanez gero, sozietate izen osoa).
  4. Faktura egin behar duenak eragiketan erabili duen identifikazio fiskaleko zenbakia, Espainiako zerga administrazioak edo Europar Batasuneko beste estatu batekoak emana.
    Ondoko kasu hauetan hartzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia ere jarri behar da:
    • Batasunaren barruko ondasun-emate salbuetsiak.
    • Eragiketaren hartzailea Zergaren subjektu pasiboa denean.
    • Eragiketa Zergaren aplikazio-lurraldean egin dela eta faktura egin behar duen enpresaburu edo profesionala lurralde horretan ezarrita dagoela pentsatu behar denean.
  5. Faktura egin behar duenaren eta eragiketaren hartzailearen helbideak.
  6. Eragiketaren deskripzioa. Eragiketaren zerga-oinarria eta zenbatekoa zehazteko behar diren datu guztiak adierazi behar dira, unitate bakoitzaren prezioa barne (BEZ gabe), bai eta unitateko prezioan sartuta ez dauden deskontu edo beherapen guztiak ere.
  7. Eragiketei aplikatutako karga-tasa (edo tasak).
  8. Jasanarazitako zerga-kuota, egonez gero (bereizita adierazi behar da).
  9. Dokumentatzen den eragiketa zer egunetan egin den adierazi behar da edo, bestela, aurretik ordaindu bada, faktura egin den egunean ez beste batean, ordainketa zer egunetan jaso den.
  10. Dokumentatzen den eragiketa Zergaren kargatik salbuetsita badago, fakturan azaroaren 28ko 2006/112/CE Zuzentarauak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren sistema bateratuari buruzkoak, ezartzen dituen xedapenen edo Zergari buruzko Legearen manuen erreferentzia agertu behar da edo eragiketa salbuetsita dagoela adierazi.
    Letra honetan xedatutakoa hainbat eragiketa faktura batean bildu eta goian esandako inguruabarrak haietako batzuetan bakarrik gertatzen direnean ere aplikatu behar da.
  11. Garraio ibilgailu berria emanez gero, zein egunetan jarri den zerbitzuan lehen aldiz eta eman aurretik itsasoan edo airean zenbateko distantzia egin duen edo zenbat ordu eman duen.
  12. Faktura hornitzaileak edo zerbitzugileak barik ondasuna edo zerbitzua eskuratzen edo hartzen duenak eginez gero, “Hartzailearen fakturazioa” esakunea.
  13. Zergaren subjektu pasiboa eskuratzailea edo hartzailea bada, “Subjektu pasiboaren inbertsioa” esakunea.
  14. Bidaia-agentzien araubide berezia aplikatzen bada, “Bidaia-agentzien araubide berezia” esakunea.
  15. Ondasun erabili, artelan, antzinako objektu eta bilduma-objektuen araubide berezia aplikatuz gero, esakune hauetako bat: “Ondasun erabilien araubide berezia”, “Artelanen araubide berezia” edo “Antzinateko objektuen eta bilduma-objektuen araubide berezia”.
  16. Kutxa-irizpidearen araubide berezia aplikatzen bada, “Kutxa-irizpidearen araubide berezia” esakunea.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Fakturen edukia


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali