Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005171
Bilbon jardueraren batean alta emanda dagoen pertsona fisiko batek alta eman nahi du Portugaleten eta Castron jarduera berean Baldin eta JEZ ordaintzetik salbuetsirik dagoen subjektu pasiboa bada: 036 eredua aurkeztu behar du, 63. laukitxoa markatuz. Aldarazpenerako errolda-aitorpena aurkeztu beharko du, bi lokalen alta jakinaraziz eta 3. zenbakiko bi eranskinak betez. Baldin eta JEZ ORDAINTZETIK
SALBUETSIRIK EZ DAGOEN subjektu pasiboa bada: 840 eredu berria aurkeztu behar du, Portugaleteko jarduerari doakiona. Castroko jarduerari dagokionez, 840 eredua aurkeztu beharko du Zerga Administrazioko Estatu Agentzian. 036 eredua aurkeztu beharko du, baldin eta alta berriek aurretiaz aitorturik zituen zerga-betebeharrekiko aldarazpenak eragiten badituzte.
Alta bi eman nahi ditu, bata Bizkaian eta bestea Bizkaitik kanpo
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.