www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005141

Nola bete behar da erreserbak ez betetzeagatiko integrazio-taula?



Aplikazioan goitibeherako taula bat dugu, "Konpentsazioen eta erreserben aurreko zerga-oinarriaren zuzenketak" izenekoa, eta zabaltzen den hirugarren atala "Aurreko ekitaldietako emaitzaren aplikazio-arloko zuzenketen integrazioa" da. Zergapekoak 51. artikuluko (Enpresa-kapitalizazioa sustatzeko konpentsazioa), 52. artikuluko (Etekinak berdintzeko erreserba berezia) eta/edo 53. artikuluko (Ekintzailetza sustatzeko eta produkzio-jarduera indartzeko erreserba berezia) baldintzetako bat ez betetzeagatik zerga-oinarrian txertatu behar dituen murrizketa guztiak bete beharko ditu. Horretarako, hiru sarbide desberdin izango ditu, bat hiru konpentsazioetako bakoitzerako.

Zerga-oinarrian kenkaria sortu zen ekitaldia kontsignatu beharko du eta kenkaria zein artikulutan ageri den ere adierazi beharko du: 51, 52 edo 53. Ez betetzearen arrazoia (artikulu bakoitzaren arabera dagokion aukera), orain sartu behar duen kenkariaren zenbatekoa, araudiak eskatzen dion korritua edo emendatzea eta aurreko bien batuketa ere adierazi beharko ditu, itzuli behar duen guztizkoa hori izango delarik.

 

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali