Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005140
Sozietateen gaineko Zergari buruzko 11/2013 Foru Arauaren 53. artikuluari jarraiki, zergadunek ekintzailetza eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba berezi bat izateko bideratutako kontabilitate-emaitza positiboaren zenbatekoaren % 60an murriztu ahalko dute beren zerga-oinarria. Gainera, kenkari horrek ezingo du gainditu zergaldiko zerga-oinarriaren % 45.
2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietan, erreserba horren zuzkidurara bideratzen duten kontabilitate-emaitza positiboaren % 65 ere murriztu ahal izango da.
Horrenbestez, emaitzaren banaketan ekintzailetza eta ekoizpen jarduera sustatzeko erreserba berezirako diru kopuru jakin bat jarri bada, laguntzarako programak automatikoki sortuko du “BIn sortutako kenkariaren zenbatekoa”, arestian aipatutako mugak kontuan hartuta.
Bestalde, zergadunak ekitaldi honetako ondore fiskaletarako ondare garbiaren berri eman beharko du, 47.2 artikuluari jarraiki kalkulatua; izan ere, mikroenpresen eta enpresa txikien kasuan ekintzailetza eta ekoizpen jarduera sustatzeko erreserba bereziaren saldoak ezingo du gainditu zergadunaren ondore fiskaletarako ondare garbiaren % 50.
Ondoren, gehienez 3 urteko epean, erreserba berezirako jarritako diru kopurua 11/2013 Foru Arauaren 53.2 artikuluan adierazitako helburuetako batetarako erabili beharko da.
Horrez gain, laguntzarako programan jakinarazi beharko da, “gauzatu nahi den elementua” eta “ekitaldi honetan gauzatutako zenbatekoa” eremuen bidez.
Xedapen iragankor bat ere badago (14. xedapen iragankorra) 2019. eta 2021. urteen artean murriztutako zenbatekoetarako, aurreikusitako helburuetara bideratu ez badira.
(*) Salbuespen gisa, eta abenduaren 1eko 11/2020 FDAren 2. artikuluko laugarren paragrafoan aurreikusitakoaren arabera, 3 urteko epe hori 2021ean amaitzen denean, urtebetez luzatuko da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.