Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005138
Sozietateen gaineko Zergari buruzko 11/2013 Foru Arauaren 51. artikuluari jarraiki, aurreko ekitaldian alderatuta beren ondare garbia ondore fiskaletarako handitzen duten zergadunek beren ondarearen hazkunde horren zenbatekoaren % 10ari dagokion zenbatekoa kendu ahalko diote beren zerga-oinarriari (derrigorrezkoak diren erreserben hazkundearekin bat datorrena kenduta). Mikroenpresen eta enpresa txikien kasuan % 14 murriztu ahalko da.
2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietan, zerga-oinarriari aurreko ekitaldiarekiko zerga-ondorioetarako ondare garbiaren gehikuntzaren zenbatekoaren 100eko 15 kendu ahal izango diote, eta mikroenpresen eta enpresa txikien kasuan, ehuneko 20.
Laguntzarako programak automatikoki kalkulatuko du ondare garbiaren igoera baina horretarako ekitaldi honetako eta aurreko ekitaldiko ondore fiskaletarako ondare garbiei (51.2 artikuluaren arabera kalkulatuta daude) dagozkien datuak eta derrigorrezko erreserben zenbatekoa (legezkoak eta estatutuetakoak) adierazi beharko dira.
Ondoren, zerga-oinarrian sor daitekeen kenkariaren zenbatekoa esleituko da eta programak gehieneko zenbatekoa gainditzen ez dela kontrolatuko du.
Horren ostean, ekitaldi honetan aplikatutako zenbatekoak eta ekitaldi honetan zerga-oinarri nahikoa ez izateagatik hurrengo ekitaldietan aplikatzeke geratzen direnak esleituko dira. Gainera, automatikoki aplikatzeko aukera ere badago.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.