www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005136

Nola bete behar da zergapetze bikoitzagatiko kenkarien atala?



Aurreko ekitaldietan sortutako eta aplikatzeko dauden zergapetze bikoitzagatiko kenkariak betetzeko orduan, "Kreditu fiskalak" atalean egin beharko da, eta "2013ko ekitaldikoak eta aurrekoetakoak" edo "2014ko ekitalditik aurrerakoak" bereiziko ditugu; izan ere, Sozietateen gaineko Zergari buruzko 11/2013 Foru Arauaren 60. artikuluaren arabera, desberdinak dira zergapetze bikoitzagatiko kenkariak sortzeko eta/edo aplikatzeko ezaugarriak.

Autolikidazioaren ekitaldian bertan sortutako zergapetze bikoitzagatiko kenkariak betetzeko, "Kuota osoa, kuota likidoa eta kuota efektiboa" atalean egin beharko da, baina ekitaldiko kuotari aplikatzeko "Kreditu fiskalak" atalera jo beharko da, hortik aplikatuko baitira kreditu fiskal guztiak, sortze-ekitaldia edozein dela ere.

 
 

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali