saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005132

Zein baldintza bete behar dira Sozietateen gaineko Zergan "ondare sozietate" moduan hartzeko?



2013ko ekitaldira arte, Araubide Berezien barruan araututa zeuden ondare sozietateak. Hala ere, 2014tik aurrera Araubide Orokorrean sartzen dira ondare sozietateak.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko 11/2013 Foru Arauaren 14.1 artikuluari jarraiki, baldintza hauek betetzen dituzten zergadunak joko dira ondare sozietatetzat:

  1. Zergaldiko laurogeita hamar egunetan gutxienez aktiboaren erdia baino gehiago baloreak izatea edo aktiboaren erdia baino gehiago jarduera ekonomikoei atxikita ez egotea.
  2. Erakundearen kapitaleko partaidetzen edo boto eskubideen %75 gutxienez ordezkatzen duten bazkideak pertsona fisikoak izatea, edo ondare-sozietatetzat jotzen diren erakundeak, edo aipatutako pertsona fisiko eta erakunde horiekin foru arau honetako 42. artikuluan azaltzen den moduan loturik dauden beste erakunde batzuk. Baldintza hori zergaldi osoan bete behar da.
  3. Erakundearen sarreren %80 gutxienez errenta iturri hauetatik etortzea:
    • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 63. artikuluan aipatutakoak.
    • Hurrengo 2. zenbakiko c) eta d) letretan aipatutako ondasunen ustiapenetik datozenak.
    • Norberaren kapitalak hirugarrenei lagata edo zerbitzuak eginda lortutako sarrerei dagozkienak, lagapena edo zerbitzua hartu duena zergadunari lotutako pertsona edo erakundea bada, foru arau honetako 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, betiere, eragiketa horiek erakundeak dituen giza baliabideen eta materialen antolaketaren bitartez burutzen ez badira eta baliabideok eragiketen neurrikoak badira.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali