www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005131

Nola aplikatu daiteke “mikroenpresen zerga-konpentsazioa" laguntza programan?



Sozietateen gaineko Zergaren 32.4 artikuluari jarraiki, mikroenpresek beren zerga-oinarria murriztu ahalko dute beren zerga-oinarri positiboaren %10ean, konpentsazioa aplikatu aurretik. Ondorio horietarako, aurreko paragrafoan aipatzen den konpentsazioa aplikatuko zaion zerga-oinarrian ez dira kontuan hartuko ez foru arau honetako 48. artikuluan edo hogeita laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera egotzi beharreko errenta positiboak, ez eta arau horretako VI. tituluko III. kapituluan ezarritakoa aplikatzetik ateratzen direnak ere.

Partida horrek edukia izango du, baldin eta "Aitortzailearen karaktereak" pantailako "Zerga-konpentsazioko mikroenpresak" partida markatu bada eta % 15eko edo % 10eko portzentajea hautatu bada, dagokionaren arabera, 2/2022 (*) FNren idazketaren arabera. Kasu horretan, murrizketa automatikoki kalkulatuko du web aplikazioak.

Gainera, mikroenpresen zerga-konpentsazioaren aukera bateraezina da emaitza aplikatzeko egin beharreko zuzenketekin (erreserben konpentsazioa 51, 52 eta 53 artikulua).

(*)Salbuespen gisa, apirilaren 5eko 2/2022 Foru Dekretu Arauemailearen 5. artikuluan jasotakoaren arabera, foru arau horren 13. artikuluaren 1. paragrafoan aipatzen diren mikroenpresek gastu kengarritzat hartu ahal izango dute beren zerga-oinarri positiboaren 100eko 15aren baliokidea den zenbatekoa, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako lehen zergaldian beren dimentsioari datxezkion zailtasunengatiko zerga-konpentsazio gisa.

Neurri hori luzatu egin zen abenduaren 28ko 10/2022 Foru Arauan, idazketa berarekin, eta 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako lehen zergaldira eta abenduaren 27ko 4/2024 Foru Arauaren hirugarren xedapen gehigarrian, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako lehen zergaldiari dagokionez.

Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-sistemaren zerga-berrikuspenerako neurriak onartzen dituen apirilaren 9ko 2/2025 Foru Arauan, 32. artikuluaren 4. paragrafoaren lehen lerrokada aldatzen da, eta, beraz, konpentsazio-ehunekoa % 15 izango da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera abiarazitako zergaldi guztietarako.

 

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali