www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005131

Nola aplikatu daiteke “mikroenpresen zerga-konpentsazioa" laguntza programan?



Sozietateen gaineko Zergaren 32.4 artikuluari jarraiki, mikroenpresek beren zerga-oinarria murriztu ahalko dute beren zerga-oinarri positiboaren %10ean, konpentsazioa aplikatu aurretik. Ondorio horietarako, aurreko paragrafoan aipatzen den konpentsazioa aplikatuko zaion zerga-oinarrian ez dira kontuan hartuko ez foru arau honetako 48. artikuluan edo hogeita laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera egotzi beharreko errenta positiboak, ez eta arau horretako VI. tituluko III. kapituluan ezarritakoa aplikatzetik ateratzen direnak ere.

Partida horrek edukia izango du, betiere “Mikroenpresen zerga-konpentsazioaren aukera (11/2013 Foru Araua, 32.4 artikuluari )” partida markatzen bada “Zerga-araubideak eta aitorpenaren ezaugarriak” pantailan. Kasu horretan, Laguntza Programak automatikoki kalkulatuko du murrizketa.

Gainera, mikroenpresen zerga-konpentsazioaren aukera bateraezina da emaitza aplikatzeko egin beharreko zuzenketekin (51, 52 eta 53 artikulua).

(*)Salbuespen gisa, apirilaren 5eko 2/2022 Foru Dekretu Arauemailearen 5. artikuluan jasotakoaren arabera, foru arau horren 13. artikuluaren 1. paragrafoan aipatzen diren mikroenpresek gastu kengarritzat hartu ahal izango dute beren zerga-oinarri positiboaren 100eko 15aren baliokidea den zenbatekoa, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako lehen zergaldian beren dimentsioari datxezkion zailtasunengatiko zerga-konpentsazio gisa.

Neurri hori luzatu egin da abenduaren 28ko 10/2022 Foru Arauan, idazketa berarekin, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako lehen zergaldira.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali