www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005131

Nola aplikatu daiteke “mikroenpresen zerga-konpentsazioa" laguntza programan?



Sozietateen gaineko Zergari buruzko 11/2013 Foru Arauaren 32.4 artikuluaren arabera, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldi guztietarako, mikroenpresek zerga-oinarritik kendu ahal izango dute zerga-oinarri positiboaren % 15 (*), konpentsazioa aplikatu aurretik. Ondorio horietarako, zerga-oinarriaren barruan ez dira kontuan hartuko ez foru arau honen 48. artikuluan edo hogeita laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera egotzi beharreko errenta positiboak, ez VI. tituluko III. kapituluan aurreikusitakoaren ondoriozkoak.

Partida horrek edukia izango du, baldin eta "Aitortzailearen karaktereak" pantailako "Zerga-konpentsazioko mikroenpresak" partida markatu bada.

 

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali