www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005053

¿Cuál es la cuota que se debe aplicar a las donaciones?



2012/04/1etik 2013/12/31ra arte indarrean dagoen arautegia

2012ko apirilaren 1etik , dohaintza batean edo doakoa eta inter vivos den negozio juridiko batean, kuota osoa kalkulatzeko, 100eko 1,5eko tasa finkoa aplikatuko zaio zerga-oinarriari, baldin eta eskuratzailea bada edo ezkontidea, edo (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat eratutako) izatezko bikoteko bikotekidea, edo odol-ahaidetasunaren arabera lerro zuzeneko arbasoa edo ondorengoa, edo adopzio-hartzailea edo eskualdatzaileak adopzioan hartutako pertsona bat.

Likidazio-oinarria karga-eskalara eramaten da, eta likidazio-oinarria eta eskualdatzailearen eta eskuratzailearen arteko ahaidetasun-maila kontuan hartuta ateratzen da zerga-tasa.

2012/04/01az geroztiko zerga-egitateak
Oinarri likidakorra I. Tarifa (II. eta III. taldeak)* II. Tarifa (IV taldea)**
Kuota Tasa Kuota Tasa
0,00 - 9.086,00 0,00 5,70 0,00 7,60
9.086,01 - 27.261,00 517,90 7,98 690,54 10,64
27.261,01 - 45.431,00 1.968,27 10,26 2.624,36 13,68
45.431,01 - 90.850,00 3.832,51 12,54 5.110,01 16,72
90.850,01 - 181.706,00 9.528,05 15,58 12.704,07 20,52
181.706,01 - 454.259,00 23.683,42 19,38 31.347,72 25,08
454.259,01 - 908.518,00 76.504,19 23,18 99.704,01 29,64
908.518,01 - 2.271.297,00 181.801,42 28,50 234.346,38 35,72
2.271.297,01 hortik gora 570.193,44 34,58 721.131,04 42,56

* I. tarifa (I. eta II. taldeak):

Beste ezkontidearen edo izatezko bikotearen aurrekoak eta ondorengoak: Neba-arrebak, osaba-izebak, ilobak, aitaginarreba, amaginarreba, erraina eta suhia.

** II. tarifa (III. taldea):

Arrotzak eta lehengu-lehengusinak.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali