saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004959

Zein da zerga esleipenaren xedea?



Zerga esleipenaren xedea dela eta, zergadunek ondokoen artean hauta dezakete:

  1. Eliza Katolikoarentzat
  2. Gizarte xedeetarako
  3. Eliza Katolikoarentzat eta gizarte xedeetarako
  4. Esleipen gabe

"Eliza Katolikoari lagundu" hautatuz gero, kuota osoaren portzentaje bat erakunde horren finantzaketarako izango da.

"Gizarte onurako xedeetarako" hautatuz gero, kuota osoaren portzentaje bat gizartekintzako eta garapenari laguntzen dioten erakunde ez-gubernamentalentzat (EEG) izango da, gizarte programak egiteko.

Biak hautatuz gero, kuota osoaren portzentaje bat Eliza Katolikoarentzat izango da eta beste horrenbeste gizarte onurako xedeetarako.

Aurrekoak ez badira aukeratzen, dirua Estatuaren Aurrekontu orokorretako xede orokorretarako izango da.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali