saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004901

Errenta Gakoarekin edo Bizkaiko Foru Aldundiak aitortuta duen sinadura elektronikoko ziurtagirietako edozein Errenta eta Ondarearen aitorpenak bidaltzea

Errenta eta/edo Ondareko zure aitorpena laguntza-programa erabiliz egin ondoren —orri honetan bertan deskarga daiteke programa hori—, programak esango dizu zer pausu eman behar duzun artxibo bat sortu, Bulego Birtualera konektatu eta zure aitorpena modu erraz eta arinean bidaltzeko. Gainera, informazioa ere emango dizu gorabeherarik sortuz gero.

Horretarako, errenta gakoa edo Bizkaiko Foru Aldundiak aitortuta duen sinadura elektronikoko ziurtagirietako edozein erabili behar izango duzu.

Zerbitzu hau errenta-aitorpenak bidaltzeko egongo da erabilgarri, 2020ko maiatzaren 4tik, baina, COVID-19 birusak eragindako osasun-larrialdiko egoeraren ondorioz, oraindik ezin da zehaz,tu noiz aktibatuko diren aurrez aurreko arreta-zerbitzuak Foru Ogasunaren bulegoetan, Aldundiaren Gertu bulegoetan eta banku-erakundeen bulegoetan. Edonola ere, zerbitzu presentzial horiek gutxienez bi hilabetez eskainiko dira, aurreko urteetan bezala, eta zerbitzu horiek emateari uzten zaionean amaituko da Errenta eta Ondare kanpaina.Ondareko aitorpenak aurkezteko epea luzatu egingo da, eta epez kanpo ere bidali ahal izango dira.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali