www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004878

Pertsona bat zerga-ondorioetarako Frantzian bizi da eta besteren konturako zerbitzuak Bizkaiko lantoki batean ematen ditu. Mugako langilea al da? Zer ondorio ditu? Nola eskatu behar du mugaz gaindiko langilea izatea? Mugaz gaindiko langilea dela aitortzeko eskatzen du, lan egiten duen konpainiak ez diezaion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren konturako atxikipenik egin.



Zer da mugako langilea?

"Mugako langilea" da, zerga-ondorioetarako Estatu batean bizi dena, zerbitzuak beste Estatuko lurraldean ematen dituena, eta lanaldia amaitzean egunero bere ohiko bizilekura itzultzen dena.

Ondorioak

Zerbitzuak ematen dituen erakundeak mugako langiletzat hartu beharko du, eta ez dio inolako zenbatekorik atxiki beharko Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren kontura, kasu horretan, jasotako ordainsariak ez daudelako Bizkaiko Zergaren mende. Era berean, ezin izango zaio pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako atxikipenik egin, ez baita zerga horren zergadun izango. Hori guztia, baldintzak betetzen dituen neurrian:

  1. Zerga-ondorioetarako, Frantzian bizitzea eta lurralde historiko horretan zerbitzuak ematea, lanaldia amaitzean egunero ohiko bizilekura itzuliz.
  2. Erakunde ordaintzailearekin lan-harremana izatea, baldin eta harreman horren errendimenduak hitzarmenaren 16. artikuluan (sailburuak), 17. artikuluan (artistak eta kirolariak), 18. artikuluan (pentsioak), 19. artikuluan (ordainsari publikoak) edo 20. artikuluan (irakasleak eta ikertzaileak) kokatu ezin badira; eta c) langile izaera aitortzen zaiola egiaztatzea.
  3. Nola eskatu Bizkaian

SCATi kontsulta lotesle bat egitea proposatu behar du, baldintza hori eskatzeko. Beharrezkoa da mugako langilea dela aitortzen duen ziurtagiria izatea, Frantziako zerga-agintariek eta etekinen ordaintzaileak berak zigilatua.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali