www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004877
Ondasun-eskuraketak Batasunaren barruan. Definizioa eta ezaugarriak
Oro har, Batasunaren barruan enpresaburuek eta profesionalek egiten dituzten ondasun-eskuraketak Espainiako BEZaren kargapean daude; nolanahi ere, eskuraketa bat zerga-egitatea izateko ondoko inguruabar hauek gertatu behar dira:
- Ondasuna garraiatu behar da; garraiorik ezean, eragiketa barruko ematea da. Garraioa EBko beste herrialde batean hasi behar da eta xedea Penintsulan edo Balear uharteetan egon behar da (Kanariak, Zeuta eta Melilla ez dira BEZaren aplikazio-lurraldeak).
- Eskualdatzailea enpresaburua edo profesionala izan behar da; eskuratzailea ere enpresaburua edo profesionala izan behar da, edo hala jarduten ez duen pertsona juridikoa.
- Eragiketan parte hartzen duten subjektuak Batasunaren barruko eragilearen zenbakiarekin identifikatu behar dira; zenbakiak VIES erroldan egiaztatu daitezke.
Eskuratzailea norbanakoa bada, eragiketa ez da Batasunaren barruko ondasun-eskuraketa (ondasuna garraio ibilgailu berria izan ezean) eta, beraz, sorburu-estatuan kargatu behar da.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli