www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004876

Ondasun-emateak Batasunaren barruan. Definizioa eta ezaugarriak



Eragiketa bat Batasunaren barruko ondasun-ematea izateko ondokoak gertatu behar dira:

  1. Garraioa Penintsulan edo Balear uharteetan hasi behar da (Kanariak, Zeuta eta Melilla ez dira BEZaren aplikazio-lurraldeak) eta xedea EBko beste herrialde batean egon behar da.
  2. Eskualdatzailea enpresaburua edo profesionala izan behar da; eskuratzailea ere enpresaburua edo profesionala izan behar da, edo hala jarduten ez duen pertsona juridikoa.
  3. Eragiketan parte hartzen duten subjektuak Batasunaren barruko eragilearen zenbakiarekin identifikatu behar dira; zenbakiak VIES erroldan egiaztatu daitezke.

Eskuratzailea norbanakoa bada, eragiketa ez da Batasunaren barruko ondasun-ematea, baizik eta barruko ematea. Eragiketa horiek kargapean daude eta ez daude salbuetsita; beraz, eragiketa egin denean Espainian indarrean egon den tasa aplikatuz kargatu behar da.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali