Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004872
2018, 2019, 2020 eta 2021 ekitaldietan aplikagarria
Zergadunek dena delako aldian ordainduriko kopuruen %10ko kenkaria egin ahal izango dute enpresa berrien edo arestian sorturiko enpresen akzio edo partaidetzak harpidetzeagatik, kapitalari egindako aldi baterako ekarpenaz gain, inbertitzen duten entitatearen garapenerako ezagutza enpresarial eta profesional egokiak ere jarri ahal izango dituzte entitatearen esku, zergadunaren eta entitatearen arteko inbertsio-akordioan ezartzen denaren arabera. Aurreko zenbakian ezarritako kenkaria zergaldian ordainduriko kopuruen %20 koa izango da harpideturiko akzio edo partaidetzak mikroenpresa berritzaileei edo enpresa txiki edo ertain berritzaileei badagozkie.
Kenkaria egiteko gehieneko oinarria urteko 100.000 euro izango da (150.000 euro izango da urteko empresa berritzailerakoak), eta harpideturiko akzio edo partaidetzen eskuraketa-balioak osaturik egongo da. Horrez gain, urtean ken daitekeen gehieneko kopurua ezin izango da zergadunari zerga honetan dagokion likidazio-oinarriaren %15 baino handiagoa. Aurreko mugak gainditzeagatik kendu ez diren zenbatekoak ondoz ondoko hurrengo bost urteetan amaitzen diren zergaldietako autolikidazio edo likidazioetan aplikatu ahal izango dira, muga berak errespetatuz.
Kenkari hau aplikatzeko, zergadunak ,PFEZaren 90. artikuluan baldintza guztiak betetzen dituen enpresako ziurtagiria beharrekoa izango da.
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2022/01/01
Zergadunek dena delako aldian ordainduriko kopuruen %25eko kenkaria egin ahal izango dute enpresa berrien edo arestian sorturiko enpresen akzio edo partaidetzak harpidetzeagatik, kapitalari egindako aldi baterako ekarpenaz gain, inbertitzen duten entitatearen garapenerako ezagutza enpresarial eta profesional egokiak ere jarri ahal izango dituzte entitatearen esku, zergadunaren eta entitatearen arteko inbertsio-akordioan ezartzen denaren arabera, zergadunari dagokion likidazio-oinarriaren %20ko mugarekin.
Kenkaria %35ekoa izango da, zergadunari dagokion likidazio-oinarriaren %20ko mugarekin, harpidetutako akzioak edo partaidetzak enpresa berritzaileei edo ekonomia zilarrezkoarekin zerikusia duten enpresei dagozkienean.
Aurreko mugak gainditzeagatik kendu ez diren zenbatekoak ondoz ondoko hurrengo bost urteetan amaitzen diren zergaldietako likidazioetan aplikatu ahal izango dira, muga berak errespetatuz.
Kenkari hau aplikatzeko, zergadunak, PFEZaren 90. artikuluan baldintza guztiak betetzen dituen enpresako ziurtagiria beharrekoa izango da.
(*) 2020an eta 2021ean aplikatzekoak diren 4/2020 FDA eta 11/2020 FDA-ei dagozkien mugak gainditzeagatik kendu ez diren zenbatekoak hurrengo bost urteetan amaitzen diren zergaldien autolikidazioetan aplikatu ahal izango dira, betiere horiek errespetatuz.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.