www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004863

Zein kasutan subjektu pasiboa egiten da?



Lehen definitu behar izango litzateke nor da goiliartuta jatiketo nor ezarrita ez da. Aipaturiko kontzeptuak 84.bi artikulua ezartzen da: Zergaren aplikazio-lurraldean egoiliartutzat joko dira jarduera ekonomikoaren egoitza, zerga-egoitza edo kargapeko ondasun-emateak eta zerbitzuak egiteko erabiltzen den establezimendu iraunkorra bertan duten subjektu pasiboak.

Subjektu pasibo batek establezimendu iraunkorra ondasun-emateak edo zerbitzuak egiteko erabiltzen duela pentsatuko da bertako ekoizpen-faktore materialak edo ekoizpeneko giza baliabideak ondasunak edo zerbitzuak egiteko antolatzen baditu.

Behin kontzepto hau ezagututa, BEZaren FAko 84.bat.2k ezartzen du: Kargapeko eragiketak egiten zaizkien enpresaburu edo profesionalak, eragiketak Zergaren aplikazio-lurraldean finkaturik ez dauden pertsona edo erakundeek egiten dituztenean salbu ondoko kasu hauetan:

  • Zerbitzuaren hartzailea ere ez badago egoiliartuta Zergaren aplikazio-lurraldean; salbuespena: foru arau honetako 69. artikuluko lehenengo idatz-zatiko 1. zenbakiak aipatutako zerbitzuak.
  • Foru arau honetako 68. artikuluko hiru eta bost idatz-zatietan aipatzen diren ondasun emateetan.
  • Foru arau honetako 21. artikuluko 1. eta 2. zenbakietan edo 25. artikuluan ezarritakoaren arabera Zergatik salbuetsita dauden ondasun emateetan.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali