Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004849
Azpikontratistek beste kontratista batzuentzat egindako obra-gauzatzeek (kontratista horiek, era berean, sustatzailearekin kontratatuko dute) tasa orokorrean ordainduko dituzte zergak.
Sustatzailearen eta kontratistaren arteko fakturak baino ez dira joango %10ean.
Adibidea:
Sozietate bat (A) etxebizitzetarako eraikin baten zati baten sustatzaile ariko da, eta eraikin beraren beste zati baten eraikitzaile gisa, beste sozietate baten jabetzakoa (B). Bi kasuetan eraikitzea beste batzuei agindu zaie (C). Eraikitzean aplikagarria den zerga-tasa.
Funtsean etxebizitzetarako eraikin batean kontratistak (C) sustatzailearentzat (A) egindako obrek %10ean ordainduko dituzte zergak.
Dena den, azpikontratista batek (C) beste kontratista batentzat (A) egindako obra-gauzatzeak badira, %21eko tasa aplikatuko da.
Ondorioz, (A)k jokatzen badu (B) sustatzaile baten kontratista gisa beste batzuei (C) egiten dizkien agindu guztiek %21ean ordainduko dituzte zergak; (A)k zuzenean egiten dituenek, (B) sustatzailearekin dituen kontratuen arabera eta eraikitzaile gisa, %10eko tasan ordainduko dituzte zergak, obra-gauzatzeen xedea baldin bada nagusiki etxebizitzetarako den eraikin bat.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.