www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004842

Zein har daiteke etxebizitza baten autosustatzailetzat?



Autosustatzailea da berak erabiltzeko etxebizitza baten sustatzailea. Ez da beharrezkoa autosustatzaileak alta aitortzea jarduera horretan, Bizkaiko Foru Ogasunean.

Aplikagarriak diren tasak:

  • Bere erabilerarako izango den etxebizitza baten sustatzaileak (autosustatzailea) hura eraikitzea kontratatzen duenean, obra-gauzatze horri aplikatu beharreko zerga-tasa berariaz araututa dago BEZaren Foru Arauaren 91.Bat.3.1 artikuluan:

    “%10eko tasa aplikatuko da sustatzaile eta kontratistaren artean zuzenean egiten diren obra-burutzapenak badira, materiala ekarrita zein ekarri gabe, baldin eta xedea batez ere etxebizitzak egongo diren eraikinak edo haien atalak (haien barnean diren lokal, eranskin, garaje, instalazio eta zerbitzu osagarriak barne) eraikitzea edo birgaitzea bada”.

  • Obra-gauzatzetzat jotzen ez diren gainerako zerbitzu kontratatuei, besteak beste, obra-proiektuari, %21eko tasa orokorra aplikatuko zaie.

Ez da subjektu pasiboaren inbertsioa.

Etxebizitza-sustatzaileek hura saltzeko edo alokatzeko erabiltzen badute, enpresaburu edo profesional izaera izango dute BEZaren ondorioetarako.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali