www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004839

Zer jotzen da birgaitzetzat?



7/94 Foru Arauaren 20.Bat.22B) artikuluak ezartzen du birgaitze-lanak direla baldintza hauek betetzen dituztenak:

  1. Obren xede nagusiak eraikin bat birgaitzea izan behar du. Baldintza hori betetzat jotzeko birgaitze-proiektuaren guztirako kostuaren %50 baino gehiago hauek eragin behar dute:
    • egitura-elementuak, fatxadak edo estalkiak sendotzeko edo tratatzeko obrek,
    • birgaitzekoen antzeko obrek edo haiekin lotutakoek
  2. Proiektuko obren guztirako kostuak ondoko bi zenbateko baten %25 baino handiagoa izan behar du: eraikinaren eskuratze-prezioa, eskuratzea obrak hasi aurreko bi urteetan egin bada; gainerako kasuetan, obrei ekitean eraikinak edo haren zatiak merkatuan eduki duen balioa. Eragin horietarako, lurzoruaren balioa kenduko da.

Era berean, birgaitzekoen antzeko obrak zer diren definitzen du:

  • Eraikinaren egitura egokitzeko egiten direnak, hau da, eraikinaren segurtasuna, egonkortasuna eta erresistentzia mekanikoa finkatzeko egiten direnak.
  • Zimenduak sendotzeko edo egokitzeko egiten direnak, eta pilareak eta forjatuak tratatzeko egiten direnak.
  • Eraikitako azalera sestra gainean eta sestrapean handitzeko egiten direnak.
  • Fatxadak eta barruko patioak berreraikitzeko egiten direnak.
  • Igogailuak instalatzeko obrak, are oztopo arkitektonikoak ezabatzeko, ezinduen onurarako, egiten direnak ere.

Gainera, birgaitzekoekin lotutakotzat hartu beharreko obrak definitzen ditu:

  • Igeltserotzako, iturgintzako eta arotzeriako lanak.
  • Itxiturak, instalazio elektrikoak, uraren instalazioa, girotze instalazioa eta suteen aurkako babesa hobetzeko egiten diren obrak.
  • Birgaitze energetikorako obrak. Ondokoak dira birgaitze energetikorako obrak: eraikinen portaera energetikoa hobetzeko egiten direnak, hau da, eskari energetikoa murrizteko, berokuntzako sistema eta instalazioen errendimendua hobetzeko edo energia-iturri berriztagarridun ekipoak sartzeko egiten direnak.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali