www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004838

Erlijiozko erakunde batek lan batzuk kontratatu behar baditu bere eraikin batean egiteko (eraikin horren zati bat kongregazioko lekaimeak edo elizgizonak iraunkorki bizitzeko erabiliko da eta beste zati bat zaharrak bizitzeko), BEZaren tasa gutxitua aplikatu beharko du?



Bai, dagoen eraikinaren birgaitze-proiektua (zati batean erlijiozko kongregazioa bizitzeko erabilia eta beste zati batean zaharrak bizitzeko) birgaitzekotzat jo badaiteke.

Nolanahi ere, obren proiektua ezin bada birgaitze-proiektutzat hartu, Tributuen Zuzendaritza Nagusiaren doktrinaren arabera (haren arabera elizgizonak edo lekaimeak bizitzeko egoitzak, komentuak, eta zaharrentzako egoitzak etxebizitzatzat jo behar dira), tasa gutxitua aplikatu ahal izango da, eraikin horietan egindako berritze- edo konpontze-obrak gauzatzeari dagokionez, obrak egingo dituenak emandako materialen kostuak obra haien kostu osoaren %40 ez badu gainditzen.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali