Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004837
Kontroleko edo telekomunikazioetako sistemak edo tresneria instalatzeko lanak eraikinak konpontzeko edo berritzeko lanen barnean sar daitezke.
Edonola ere, tasa gutxitua aplikatzeko, obra horiek gauzatzen dituen enpresaburuak edo profesionalak “emandako materialen" kostuak –eta haiek materialki sartuta gelditu behar dute eraikinean, zuzenean edo aurretik eraldatuta– ezin du obraren kostu osoaren %40 gainditu.
Kasu honetan, telekomunikazioetako tresneria instalatzen denean, logikoa dirudi pentsatzea adierazitako muga baino askoz ere handiagoa izango dela kostua, eta, beraz, aplikatu beharreko zerga-tasa %21ekoa izango da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.